Mundua tontokeriz beteta dago, ezta?
Jarraian hemen konturatutako beste bat:
Hona heldu nazenetik katarroaz nagoela esan daiteke, eta moko nahikotxo daukat. Mokoak kentzeko zer behar da? erantzun erreza! pentsatuko dozue: kleenexa!
Ba jakin hemen ez dagoela kleenexik, eta garrantzitsuena: ez dituztela mokoak kentzen.
Esan didatenagaitik hemen txarto ikusita dago mokoak mokozapiarekin kentzea, eskuak birusez betetzen direlako, eta horren ordez dana irentsi egiten dute!jeje
Klasean oso polita da albokoa denbora guztian mokoak irensten ari dela konturatzea, edota irakasleak ere berdina egiten duela... eta ez pentsatu "lapoak" botatzen dituztenik! ezta pentsatu ere ez! dana barrura!
Saiatu naiz kleenexak bilatzen, edo komuneko papera erabiltzen, baina ez dago modurik egun guztia horrela egoteko. Bi aukera ditut: edo haien ohiturei mantendu edo hemen nagoen bitartean katarro gehiagorik ez euki. Azkenean amore eman eta euren ohiturak ikasi beharko dodaz, nahiz eta gustokoak ez izan. Zin egiten dot bueltan ohitura hau ahaztu eta lehengoei eutsiko diedala!
Pd: gai "polit" hau alde batera utzita, ikasgai berri batean matrikulatu naz. Gallego batek esan doztanagaitik ikasgai honetan espazioan zaudela interpretatu, futbolera, volleyballera,etab. pilota imaginarioarekin jolastu, eta bukatzeko denok korroan jarrita eta eskuak hartuta agurtu behar gara. Aurreko egunean "flipauta" geratu zala esan dozta. Tontakeri honekin kreditu askeko 10 kreditu lortu ahal dozuz. Kazetari formakuntzarako ikasgairik onena!jejeje.
Manda cojones la cosa...
ajajajaj!! gehijen gusta jaten sarreria Iñaki!! auxa ona...edukaziño txarrekua dala mokuak kentzia...eta tragatia? ataraten dan zarata agradabliagaz ganera...puaaghh!! Ondo ibili ta itzalian seidu pasaten!!
ResponderEliminar