sábado, 28 de agosto de 2010

astebete "off"

Astebetez ez dot bloga berriztu, nagiagaitik batez be...baina berriz be etxe ondoko taberna batera etorri naz nere portatila gainean neukola. Hamen "banda ancha" kontzeptua ez dakixe zer dan oraindik, eta portatilaz borrokatzen nabil orrialdeak zabaltzeko. Argazki eta bodie nahikotxo neukazen jartzeko, baina igual bihararte egon beharko nintzen itxaroten kargatu arte.

Bueno, menos chapa y mas al lio! aste hau nahiko guapua izen da, eta gauza asko eukin doguz eiteko.
Asteartean Pelourinhora juen ginen gabaz, hau izeten baita, teorian, gabarik guapuena. Ba nik kontrakua esango dot. menuda puta mierda! bi jente mota dauz: Gringuak ( osease: gu) eta gringuetaz aprobetzau nahi dienak( osease: gente de mala muerte, lapurtzen saiatzen dienak). Ni nahiko moskeauta juen nintzen etxerantz, ta gainera hurrengo egunian klasia nekon, horregatik ondo urten zatan "jugadia". Ezin dot ulertu zelan hara jueten dien pertsonak pozik egon ahal diren, pentsau barik hamengoentzat Reail billete batzuk besterik ez diela. Eta bitartian "crack"az gorarte dauzen 15 urteko umiak, kasu onenetan, dirua eskatzen, edo txarrenetan, lapurtzen, ibiltzen dien bitartian.

Asteazkenean egun oso txarra ein zauen, eta eurixak ez zauen lasaitasun momenturik emon. Arratsalde guztia etxian egon ginen, eta egunkarian irakurri gendun Lula presidentea zetorrela Salvadorrera. Ezer hobeagorik ez zekogunez eiteko hara juen ginen, FLIPANTIA! hamen politika be beste era batera ikusten dabe, eta horren adibidia da hamen ikusi genduna. Politikarako horrelako jaixak montetan badabez, ez dot gura pentsau zer izengo dan hamen inauterixetan egotia! Mundu guztia dantzatzen, pillo bat bandera, jentia oso emozionauta,... beti esaten dotena: beste mundu bat.
Politikaz beste egun batian hitzegingo dot, ze pentsetaot askoz gehixau idatzi ahal dala horretaz, oin youtuben aurkitutako beste eguneko bideo txar bat:


Ostegunian lasai lasai ibili ginen hamendik, Rio Vermelhotik, eta atzo galleguegaz beste juerga bat bota gendun gallega biren etxian ( porcierto. gallega baten nobixuak durangon eiten dau lan. ez dakizuela nun? guardia civillen kuartelian!jeje. tipiak elorrixo ezagutzen dauela esan dozte)

Gaur Hamendik lasai lasai ibiliko gaz, eta bihar eguraldi ona eiten badau hamen inguruko hondartza batera juengo gaz, esan dozkuela oso ondo dauela!

PD: aurkitutako txakurra etxian geratzia erabaki gendun, baina leheneno gabian pirrilera guztixa itxi zauen etxe guztixan, eta negarrez pasau zauen gaba guztia. Gainera Anek esaozkun bera ezin dala bizi txakur bategaz etxian, beraz "perrera" batera eraman gendun.

No hay comentarios:

Publicar un comentario