Atzo Angusen (gure etxekide eskoziarra) urtebetetziak izen zien, eta ospatzeko jai bat antolatu zauen etxean bertan. Nik, gutxienez, ez nekixen zelan izengo zan horrelako jai bat, inoiz ez nazelako egon antzerako batian, eta hasieran nahiko aspergarrixa zala pentsatu naben, baina denbora, jentia eta caipirinhak pasau ahala gauzia animatzen joan zan. Gainera Angusek taldetxo bateanjotzen daben lagun batzuk gonbidatu zauzen, eta etxeko saloian egon zien joten.
Beheko amamai jai bat egongo zala abisatu zotzan eskoziarrak, eta amamak gustora onartu zauen gau horretan zarata egongo zala lo eiten saiatzen zauen bitartian. Que maja ella!
Gaua nahiko ondo egon zan, eta jadanik badakigu Caipirinha goxuak eiten! una cosa muito importante na brasil!
Klaro, gaur goizeko panoramia beste bat izen da. Goizeko lehen argi izpiekin itxartu naz, ze hamen ez dau kortinaik, eta saloira juen nazen bitartian konturatu naz zenbat zikinkeri sortu gendun atzo gabian, baina bueno, atzoko ondorixuak die, asike...Taxi bat hartu eta bertara juen naz, favelen auzuen artian zauen. Eta heltzia lortu dodanian... kristonako ilara! pazientziaz itxoin beharra, badakizue, ritmo tropical.
Arratsaldia hondartzan pasatzia gure gendun, baina gaur ez dau eguzkirik. Baina denak dauko bere parte ona, eta gaur beste etxe batera goiaz beste jai batera!
Ia gaurkoa atzokoan modukoa dan!
No hay comentarios:
Publicar un comentario