Gaur animauta aurkitzen naz idazteko, eta aste hontan gauza pilluataz konturatu naz. Oinguan hamengo autobusetaz eta beraien antolaketaz hitzegingo dot.
Hasteko esan behar dot hamen autobusak Omnibusak deitzen diela. Omnibusak oso dibertigarriak die ( goizeko 6terdixetan altzauta juetia toketan ez bazatzu, orduan ez dekola inungo graziarik).
Hanguetaz konparauta, hemen jende guztia atzetik sartu behar da,eta atzean bertan, kobradoria egoten da 2,30 real kobratzeko( omnibusa hartzen badozu, bardin da hurrengo geltokian jaitsi, edo hiriko beste puntararte jueten bazara, danetan 2,30 ordaindu behar da). Egia esateko hamen garraiuen mundua oso garestia da, eta pertsona humilentzako ezinezkua da egunero ia 5 real gastatzia garraioan.
Hamen ez dau autobusen ordutegirik: geltokira heltzerakuan zure autobusa itxaron behar dozu, eta egun batian 2 minututan heldu ahal da, baina hurrenguan tontuen modura orduerdiz hitzaroten egon ahal zara omnibusa heldu arte.
Behin autobusean zaudela, lehenengo helburua lurrera jausi eta burua ez apurtzea da. Estan como una puta cabra! Jendea atzetik sartzen danez, konduktoreak, behin jendea omnibusean sartuta, kriston azeleroia emoten dau eta errazena da ekilibrioa galtzea eta agian lurrera jaustea( eztakit zelan pertsona helduak gauza horretara ohitzen diren).
Baina omnibusen gauzarik guapuena autobus barruan dauen girua da! Jendeak hemen bizitza aurrera eramateko edozer eiten dau, eta horren adibidia da autobus barruan gertatzen dana. Saltzaileak, poeta irakurleak, monologistak,... edonork ein ahal dau gure dauena, eta bere showaren ostian jendeak dirua eman nahi badio, bera pertsona horrengana juengo da.
beste egunian neska baltzez disfrazatutako monologista bat igo zan eta autobus guztia berari arreta jartzen egon zan. Azkenerako bus kobratzailea bera be barrezka negarrez bukatu zauen, eta amaitzerakoan mundu guztia txaloka hasi zan!
Han, zoritxarrez, ez die horrelako gauzarik gertatzen...
Hamen dau youtuben aurkitutako bidixo bat, kasualitatez, unibersitatera egunero jueterakuan eiten doten ibilbide berdina da!
No hay comentarios:
Publicar un comentario