20 egun bakarrik pasatu dira hona heldu nintzenetik baina oraindik ez dot eukin egun "normalik"!
Gaur sofan eiot lo, oraindik ez dekotelako gelarik (Sanne joan arte), beste sofan aleman bat nekon bitartian ( etxia albergue internazional bat emoten dau).
Goizeko 6etan altzau naz klasera jueteko, eta bertan egon naz zer esaten zabien ulertzen saiatzen, nahiz eta gutxinaka hobetzen noan nire portuguesa. Bukaeran irakasliak listia pasau dau, eta zelan ez, nire izena ez da agertzen. Irakasliak, modu on batian, bere arazoa ez dala esan dozta, eta zuzendaritzara jueteko aholkatu dozta.
Etxera heldu nazenian astebetez iraun zoztan mobila batzen juengo nintzela pentsetan naben... baina bapatian ohiuak entzun dodaz atean bestealdean. Atia zabaldu ta elektrizistia zan! esan dozta ez dogunez ordaindu azkeneko hiru hilabetetan argixa kendu behar zozkula, ta nik zer esan jakin ezinik Catingana joan naz korriketan. Han egon da beragaz argixa ez kentzeko negoziatzen (sobornotxo bat eskaintzen,jeje) eta azkenian astelehenerarte plazua emon dozku.
Hori guztixa gertatzen zan bitartian Xabi eta bere klaseko neska bat heldu die etxera. Xabik kartoziko kaja handi bat zekarren altzoan, eta zer zeuen begiratzen joan nazenian.... toma ya! txakurtxo bat! eramos pocos y pario la abuela!
5 txakurtxo aurkitu dabez fakultate aurrian, eta bat etxera ekartzia erabaki dabe.
Ni txakur bat eukitziaz ados nau,baina Ane konbentzitzea izango da arazorik handixena...
Bazkaldu ostean hondartzara juen naz, eguna lasaitasunez jarraitzeko,eta orain 5etan ikasle kanpotar guztiak errektorian batuko gara, hamengo koordinatzaileak zeozer esan behar dozku eta...
Horren ostean Pelourinhora joango gara ziurrenik, astearteetan "Olodum"en ensaiua egoten dala, eta kriston anbientia egoten da.
Menudo dia mas estresau diossssssssssss!!!!!!!!!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario