Belleza hitzak "de puta madre" esan nahi dau, eta holan egon giñen atzo, de puta madre! Goizian, zihurrenik gure etxia izango dan lekura juen ginen, Rio Vermelhora. Esaten dabe hau dala auzorik bohemioena edo lasaiena, eta arrazoia dekie, ze zentruko zaratatik kanpo dau, eta gabian hiriko juerga guztixa hamen kontzentratzen da. Gure etorkizuneko etxia albergue izena eukin beharko zauen, ze beti dau jende berrixa, eta atzo etxian azpeitiko mutil bat eta bere neskia, malageño bat, escoces bat eta aleman bat zeuzen.
Gu azpeitiko tipuaz eta bere neskiaz egon ginen, eta gaba partian zentrura hurbildu ginen kontzertu bat ikusten, ta como no, nos encontramos a los gallegos. Orain beste neska bat etorri da, eta esan dozkue pisua aurkitu dabela, beraz aste hontan eingo dabela inaugurazio jai bat eta deituko dozkuela.
Kontzertuan ostian Rio vermelhora hurbildu ginen, eta terraza batzuetan zerbeza batzuk edan ostian juen ginen inoiz egon nazen garitorik guapuenera!
inimaginable!
Itsaso aurrian dauen taberna bat da, Tarrafa izenekua. Berez etxe oso bat da, baina beheko partian ez dau ezer, bakarrik sarreria, eta etxe normal baten eskailerak igo ostian heltzen za zerura.
Taberna honek daukoz bi zati, bat etxe barruan eta bestia terrazan. etxe barruan reagge musikia jartzen dabe, eta da pelikuletan modukua: pillo bat rastafari baltz baltzak dantzetan eta brasileñiak inork ez dakien moduan gerriak mugitzen, eta euren erdixan ni, sin tener ni puta idea! pelikuletan moduan!
15 metro karratu horietatik kanpora terrazatxo guapo bat deko, lasaiau ibiltzeko. Terraza horretatik ikusi ahal dien bistak flipantian die! faro txikitxo bat eta eta bere inguruan txalupa pillua. eta zu bitartian reagge musika entzuten baltz pilluen artian.
Gutxinaka portugesa apurtxo bat kontroletan hasi naz, tudo bom! eu chamo me iñaki, que hora sao, perto do barra, belleza! lizenza... jejeje, gutxinaka zertxobait esan ahal dot, ez lehenengo egunian moduan.
bueno gente, eu non puedo falhar mais porque tenho que ir a comer! até manhana meus amig@s!
Hau da tarrafa tabernia!
No hay comentarios:
Publicar un comentario