lunes, 2 de agosto de 2010

badekot etxia!

Nire ezagun batek bere ezagun bateri esanda, eta ezezagun horrek bere ezagun baten ezagunak etxea alkilatzen dauela jakinda, azkenian badekot bizitzeko etxia!

Zelako liua ezta? ba bizitza horrelakua da, eta era batera edo bestera bakoitzak bere ipurdia salbatu behar dau, ze bestela...

Hasieran Xabierrekin biziko naz, eztakit ia ezer berataz, bakarrik psikologia ikasten dabilela Donostin, eta hizkeragatik Bergara ingurukua izen ahal dala. Bihar berarekin eta Anerekin (nafartarra) juengo naz hegazkinian, eta hara heldutakuan, gabeko 23:15etan (hemen baino 5 ordu gutxiau), Agnelo etorriko da gure bila. Agnelo etxiaren jabea dala uste dot, baina hainbeste intermediariorekin a saber...jejeje.

hamen uzten dotzuet biziko nazen lekuaren oso irudi ilustratiboa (benetazkoa da eh!)

1 comentario:

  1. Kriston burukominaz altxau naz gaur. Zu azkenian igual lo geratuko zinen... jaja. Ongi hasi oporrak eta bidaia on! Libe.

    ResponderEliminar