Plan onak kuerga on batekin hasten ohi dira askotan. Orduan juerga oso on baten ostean astebururako plan oso on bat sortzea besterik ez zegoen, eta horrela izan zan.
20 pertsonen artian autobus bat alkilatu gendun Praia do Fortera joateko. Praia do forte salvadorretik 70 kilometrotara dauen herri txikitxo bat da, nire ustez turismoarentzat larregi zainduta. Baina herri honek hainbeste turista jasotzearen arrazoia hemen dauzen hondartzak die. Flipantia benetan!
Hara heldutakuan pousada bat aurkitu gendun hogeirontzat lekua zeukana, eta nahiko merke gainera, 13 eurogatik+ gosaria.
Larunbata horrela joan zan, caipirinha bat hona, beste bat hara,... eta konturatu orduko, jendea nahiko mozkortuta zegoen. Ni ohera joatia erabaki naben, ze ez zauen giro larrei, eta kantsauta neuen.
Igandea izan zan bizitzan inoiz ahaztuko ez dodan eguna. Pelikula amerikano batetik ateratako bi giri ginen. Ni argal argala eta zuri zurixa, eta "el Pollo" ilegorridun argala. Jendea bere resakia honartzan botata pasatzen zauen bitartian, Pollo eta nik paseo bat emotia erabaki genduan, hondartza honek ez dauko bukaerarik, eta aurrerantza jarraitzen gendun, paraisua aurkitu gendun arte.
Papatian 5 izarretako hotel bat aurkitu gendun (http://www.iberostar.com.br/bahia/), eta hamen "todo incluido" ko pultseritak urdinak zien. Pare bat minutuz sartu ala ez sartu erabakitzen ari ginela, biok barrura sartu ginen. Hasieran jentea begira zegoela pentsetan ginun, eta kostatu zakun pistinara sartzea, baina behin lotsa kendua...
Hotelean bertan zeuden hamaketan etzun ginen bixok, oraindik nun geunden flipetan, baina lotsa hori kentzeko pare bat caipirinha eskatu gendun barran. Hasierako caipirinhetan urduri jueten ginen barrara, baina azkenerako kamarero guztien lagunak egin ginen, hoteleko bezeroak ez ginela konturatu barik.
Hamaketan etzunda geundela "acaraje"ak jateko,gehixau edateko,... ekartzen zozkuen.
"In the paradise"n geundela tipa bat etrri zakun bingo kartoitxoak eskainiz, eta guk, nola ez, hartu egin genduzen. Azkenean "Pollo"ri linea tokatu zitzaion, eta ohiuka hasi ginen: bingo bingo! baina lineak ez zeukan oparirik...
Arratsalde guztia horrela pasatu gendun, barre, caipirinha eta dirutsuen artean, pulserita gabe eta lotsa gutxiagorekin, baina ondo pasatzeko kriston goguaz.
Bukatzeko, eta hoteleko sarreran taxistekin erregateau ostean, Praia do Fortera heldu ginen, eta bestiei zer gertatu zitzaigun azaldu ostian flipauta geratu zien. Hamen esaten dan moduan: tudo optimo!
No hay comentarios:
Publicar un comentario