jueves, 12 de agosto de 2010

hau beste mundu bat da...

Definitivamente: hau beste mundu bat da!
Ez da azaleko koloriagatik, ez da pobreziagatik, ez da eguraldiagatik, ez da...
baina brasileiro hauek beste mundu baten bizi die, eztakit asko esatia dan, baina nire ustez zoriontasunaren munduan bizi die.

Gaur goizeko 5:45etan altzau naz, ze 7etan hasten zien klasiak, ta puntuala izan gure naben. Baina zertarako puntuala izan irakaslia be berandu badator? eta horrela etorriko dala abisatzen badozku?
9etan beste klase bat nekon, eta inor ez da agertu, bulegora galdetzen joan nazenean irakaslia nor zan esan doztie, eta berarengana juen naz galdetzen ia nun zan klasia, eta bere erantzuna izen da hurrengo astian hasiko ziela, ez dalako ia inor agertu, asi tal cual!

9etan klasiak bukatuta neukozenez, pelourinhora bakarrik juatia erabaki dot, eta busian gauza batek asko markau dozta: Lasai lasai noian autobusean lehiotik begira, eta bapatian norbait pasilluan abesten hasi da. Burua kristaletik kendu eta abesten zihoana itsu bat bere makiltxoarekin zala konturatu naz. "zelako animoa daukon honek!" pentsau dot, eta zer eiten egon dan fijatu naz. Pasiloko atzeko partera juen da, eta berriro buelta aurrerantza, altuan abesten zihoan bitartian.
Aurrera heldu danian omnibusetik bajatu da, eta orduan konturatu naz zer ostia ein dauen: omnibusean montatzian abesti bat abesten hasi da, eta abesti hori abesten zauen bitartian, eta bere erritmora pasilloan atzera eta aurrera egin ostean, itsuak badaki bere geltokira heldu dala, kalkulauta dekolako bere ibilbidia gutxi gora behera absti horrek irauten dauenaren antzerakua dala! makina el ciego!

"Praça da Se" n geratu naz, eta pelourinhora juen naz oinezian, eta gutxinaka timbaleoa geroz eta altuago entzuten nabezan, kale kantoian alde batera ein eta bapatian dana kamarak, gizon bat neskaz jantzita eta jentia! ze ostia gertatzen zan galdetu dotzet tipo bateri eta esan dozte brasilgo komediazko programa baten grabaketia egiten ari zirela. "Los Morancos"en antza eukingo dau programa horrek grabazioa ikusita...mierda vamos... bukatu dabienian mundu guztixa juen da aurkezleangana argazkiak ateratzen. Spot hori "Olodum"ekoegaz ein dau. Oso Guapo benetan!
.

Arratsaldia bukatzeko plaian egon naz botata mareia gora igo danerarte, eta orain asteburua!

No hay comentarios:

Publicar un comentario