martes, 31 de agosto de 2010

konplikatzen hasten da...

Ikasketen asuntoak, pentsatutakoa baino buruko min gehixau emongo doztala konturatzen hasi naz. Ez da bertan emoten dan materia zaila dalako, agian kontrakua, baina testu puta bat entregatzeko hiru hizkuntzatan lan ein behar dot.

Hasteko, Klasean emoten dauen informazioa euskeraz apuntatzen dot kuadernuan, errezaua eiten zatalako.
Klaro, 2. fasia lana erredaktatzia da, eta horretarako erderaz ein behar dot, gerotxuau, behin erredakzioa bukatuta dakotenian, "google traductor"en portuguesera itzultzeko.
Azkenerako ordenagailutik boligrafoz orrira pasatu behar dot, eta behin lana bukatutakuan irakasliai entregatu...
Que liada! pentsauko dozue...ba bai, liada bat da, baina portuguesez ondo ikasi arte hau da eginbeharrekua!

PD: Eu acho que em pouco tempo falare muito bom en portugeis, mas eu ten que practicarlo mais, porque ainda eu nao ten muitos colegas portugeises, a maioria sao como eu, intercambistas. Ulertu dozue?

lunes, 30 de agosto de 2010

tarde em itapua




"Pasa la tarde en itapua, bajo el sol que arde en itapua" horrela dio brasilgo kantautorerik garrantzitsuenetariko batek, Vinicius de Moraesek. Ba abestixak diona jarraitzeko asmoz, Xabi ta ni Itapuara juen ginen eguna pasetan.
Hondartza oso guapua da, hiri barruan dauen hondartza bat dala kontuan hartuta, baina politena han bizi dan girua da.
Brasileiruak hondartzan bizi diela esan ahal da, eta igandetan ni os cuento! gainera hondartzan lan eiten daben pertsonak pertsonaje hutsak die! danak altuan abesten, eta mundu guztiai gauzak esaten.
Gero arratsaldian "rodizio" batera juen ginen, eta 15 eurogatik nahi beste jan ahal dozu, mahaitik pizza ezberdinak eskaintzen dotzuen bitartian...
Azkenerako tripako minaz urten nintzen restaurantetik

"pesquisa"

belleza, obrigado, oi!, ciao,tudo bem?...hauek izango dira, ziurrenik, Salvadorren gehien erabiliko diren hitzak, baina nik beste hitz batetaz idatziko dot gaur: "pesquisa" hitza.
Benetan, intrigatuta nauka hitz horrek. Hasieran "pesquisa", "pescado" hitzaz lotzen naben inkontzienteki, nahiz eta jakin ez dakatela inongo erlaziorik, baina unibertsitatera etorri eta "pesquisa" hitza entzun eta irakurri beharra daukot egunero, ta azkenerako ohitu naz, ze hamen pesquisa hitzak, ez dakienarentzat, ikerketa esan nahi dau.

NASAko ikertzaileen antzera, irakasle guztiak, eta ikasleetako askok "pesquisa"k eiten ibiltzen dira, beraien burua "pesquisador" bezela aurketzen daben bitartian.
Eztakit beraien "pesquisetako" asko inurrien bizimodua ikertzean datzan, edota 30.hamarkadako zine brasileiroaren kontextu sozio-ekonomiko-politiko-gastronomikoa ikertzen daben, baina egun guztia "pesquisando" ibiltzen dira.

Eztakit etxerako bueltan ni ere "pesquisador" bihurtuko nazen, egun guztia "pesquisak" eginez, baina argi dekotena da hitz hau burutik ateratzea asko kostatuko zatala.
Zuek gutxienez ikasi dozue hitz horren esanahia, ezta?

sábado, 28 de agosto de 2010

omnibusak

Gaur animauta aurkitzen naz idazteko, eta aste hontan gauza pilluataz konturatu naz. Oinguan hamengo autobusetaz eta beraien antolaketaz hitzegingo dot.
Hasteko esan behar dot hamen autobusak Omnibusak deitzen diela. Omnibusak oso dibertigarriak die ( goizeko 6terdixetan altzauta juetia toketan ez bazatzu, orduan ez dekola inungo graziarik).
Hanguetaz konparauta, hemen jende guztia atzetik sartu behar da,eta atzean bertan, kobradoria egoten da 2,30 real kobratzeko( omnibusa hartzen badozu, bardin da hurrengo geltokian jaitsi, edo hiriko beste puntararte jueten bazara, danetan 2,30 ordaindu behar da). Egia esateko hamen garraiuen mundua oso garestia da, eta pertsona humilentzako ezinezkua da egunero ia 5 real gastatzia garraioan.

Hamen ez dau autobusen ordutegirik: geltokira heltzerakuan zure autobusa itxaron behar dozu, eta egun batian 2 minututan heldu ahal da, baina hurrenguan tontuen modura orduerdiz hitzaroten egon ahal zara omnibusa heldu arte.

Behin autobusean zaudela, lehenengo helburua lurrera jausi eta burua ez apurtzea da. Estan como una puta cabra! Jendea atzetik sartzen danez, konduktoreak, behin jendea omnibusean sartuta, kriston azeleroia emoten dau eta errazena da ekilibrioa galtzea eta agian lurrera jaustea( eztakit zelan pertsona helduak gauza horretara ohitzen diren).

Baina omnibusen gauzarik guapuena autobus barruan dauen girua da! Jendeak hemen bizitza aurrera eramateko edozer eiten dau, eta horren adibidia da autobus barruan gertatzen dana. Saltzaileak, poeta irakurleak, monologistak,... edonork ein ahal dau gure dauena, eta bere showaren ostian jendeak dirua eman nahi badio, bera pertsona horrengana juengo da.
beste egunian neska baltzez disfrazatutako monologista bat igo zan eta autobus guztia berari arreta jartzen egon zan. Azkenerako bus kobratzailea bera be barrezka negarrez bukatu zauen, eta amaitzerakoan mundu guztia txaloka hasi zan!
Han, zoritxarrez, ez die horrelako gauzarik gertatzen...
Hamen dau youtuben aurkitutako bidixo bat, kasualitatez, unibersitatera egunero jueterakuan eiten doten ibilbide berdina da!

astebete "off"

Astebetez ez dot bloga berriztu, nagiagaitik batez be...baina berriz be etxe ondoko taberna batera etorri naz nere portatila gainean neukola. Hamen "banda ancha" kontzeptua ez dakixe zer dan oraindik, eta portatilaz borrokatzen nabil orrialdeak zabaltzeko. Argazki eta bodie nahikotxo neukazen jartzeko, baina igual bihararte egon beharko nintzen itxaroten kargatu arte.

Bueno, menos chapa y mas al lio! aste hau nahiko guapua izen da, eta gauza asko eukin doguz eiteko.
Asteartean Pelourinhora juen ginen gabaz, hau izeten baita, teorian, gabarik guapuena. Ba nik kontrakua esango dot. menuda puta mierda! bi jente mota dauz: Gringuak ( osease: gu) eta gringuetaz aprobetzau nahi dienak( osease: gente de mala muerte, lapurtzen saiatzen dienak). Ni nahiko moskeauta juen nintzen etxerantz, ta gainera hurrengo egunian klasia nekon, horregatik ondo urten zatan "jugadia". Ezin dot ulertu zelan hara jueten dien pertsonak pozik egon ahal diren, pentsau barik hamengoentzat Reail billete batzuk besterik ez diela. Eta bitartian "crack"az gorarte dauzen 15 urteko umiak, kasu onenetan, dirua eskatzen, edo txarrenetan, lapurtzen, ibiltzen dien bitartian.

Asteazkenean egun oso txarra ein zauen, eta eurixak ez zauen lasaitasun momenturik emon. Arratsalde guztia etxian egon ginen, eta egunkarian irakurri gendun Lula presidentea zetorrela Salvadorrera. Ezer hobeagorik ez zekogunez eiteko hara juen ginen, FLIPANTIA! hamen politika be beste era batera ikusten dabe, eta horren adibidia da hamen ikusi genduna. Politikarako horrelako jaixak montetan badabez, ez dot gura pentsau zer izengo dan hamen inauterixetan egotia! Mundu guztia dantzatzen, pillo bat bandera, jentia oso emozionauta,... beti esaten dotena: beste mundu bat.
Politikaz beste egun batian hitzegingo dot, ze pentsetaot askoz gehixau idatzi ahal dala horretaz, oin youtuben aurkitutako beste eguneko bideo txar bat:


Ostegunian lasai lasai ibili ginen hamendik, Rio Vermelhotik, eta atzo galleguegaz beste juerga bat bota gendun gallega biren etxian ( porcierto. gallega baten nobixuak durangon eiten dau lan. ez dakizuela nun? guardia civillen kuartelian!jeje. tipiak elorrixo ezagutzen dauela esan dozte)

Gaur Hamendik lasai lasai ibiliko gaz, eta bihar eguraldi ona eiten badau hamen inguruko hondartza batera juengo gaz, esan dozkuela oso ondo dauela!

PD: aurkitutako txakurra etxian geratzia erabaki gendun, baina leheneno gabian pirrilera guztixa itxi zauen etxe guztixan, eta negarrez pasau zauen gaba guztia. Gainera Anek esaozkun bera ezin dala bizi txakur bategaz etxian, beraz "perrera" batera eraman gendun.

martes, 24 de agosto de 2010

noizko egun "normal" bat?

20 egun bakarrik pasatu dira hona heldu nintzenetik baina oraindik ez dot eukin egun "normalik"!

Gaur sofan eiot lo, oraindik ez dekotelako gelarik (Sanne joan arte), beste sofan aleman bat nekon bitartian ( etxia albergue internazional bat emoten dau).
Goizeko 6etan altzau naz klasera jueteko, eta bertan egon naz zer esaten zabien ulertzen saiatzen, nahiz eta gutxinaka hobetzen noan nire portuguesa. Bukaeran irakasliak listia pasau dau, eta zelan ez, nire izena ez da agertzen. Irakasliak, modu on batian, bere arazoa ez dala esan dozta, eta zuzendaritzara jueteko aholkatu dozta.

Etxera heldu nazenian astebetez iraun zoztan mobila batzen juengo nintzela pentsetan naben... baina bapatian ohiuak entzun dodaz atean bestealdean. Atia zabaldu ta elektrizistia zan! esan dozta ez dogunez ordaindu azkeneko hiru hilabetetan argixa kendu behar zozkula, ta nik zer esan jakin ezinik Catingana joan naz korriketan. Han egon da beragaz argixa ez kentzeko negoziatzen (sobornotxo bat eskaintzen,jeje) eta azkenian astelehenerarte plazua emon dozku.

Hori guztixa gertatzen zan bitartian Xabi eta bere klaseko neska bat heldu die etxera. Xabik kartoziko kaja handi bat zekarren altzoan, eta zer zeuen begiratzen joan nazenian.... toma ya! txakurtxo bat! eramos pocos y pario la abuela!
5 txakurtxo aurkitu dabez fakultate aurrian, eta bat etxera ekartzia erabaki dabe.
Ni txakur bat eukitziaz ados nau,baina Ane konbentzitzea izango da arazorik handixena...

Bazkaldu ostean hondartzara juen naz, eguna lasaitasunez jarraitzeko,eta orain 5etan ikasle kanpotar guztiak errektorian batuko gara, hamengo koordinatzaileak zeozer esan behar dozku eta...
Horren ostean Pelourinhora joango gara ziurrenik, astearteetan "Olodum"en ensaiua egoten dala, eta kriston anbientia egoten da.

Menudo dia mas estresau diossssssssssss!!!!!!!!!!!

lunes, 23 de agosto de 2010

el paradise!







Plan onak kuerga on batekin hasten ohi dira askotan. Orduan juerga oso on baten ostean astebururako plan oso on bat sortzea besterik ez zegoen, eta horrela izan zan.
20 pertsonen artian autobus bat alkilatu gendun Praia do Fortera joateko. Praia do forte salvadorretik 70 kilometrotara dauen herri txikitxo bat da, nire ustez turismoarentzat larregi zainduta. Baina herri honek hainbeste turista jasotzearen arrazoia hemen dauzen hondartzak die. Flipantia benetan!

Hara heldutakuan pousada bat aurkitu gendun hogeirontzat lekua zeukana, eta nahiko merke gainera, 13 eurogatik+ gosaria.
Larunbata horrela joan zan, caipirinha bat hona, beste bat hara,... eta konturatu orduko, jendea nahiko mozkortuta zegoen. Ni ohera joatia erabaki naben, ze ez zauen giro larrei, eta kantsauta neuen.

Igandea izan zan bizitzan inoiz ahaztuko ez dodan eguna. Pelikula amerikano batetik ateratako bi giri ginen. Ni argal argala eta zuri zurixa, eta "el Pollo" ilegorridun argala. Jendea bere resakia honartzan botata pasatzen zauen bitartian, Pollo eta nik paseo bat emotia erabaki genduan, hondartza honek ez dauko bukaerarik, eta aurrerantza jarraitzen gendun, paraisua aurkitu gendun arte.

Papatian 5 izarretako hotel bat aurkitu gendun (http://www.iberostar.com.br/bahia/), eta hamen "todo incluido" ko pultseritak urdinak zien. Pare bat minutuz sartu ala ez sartu erabakitzen ari ginela, biok barrura sartu ginen. Hasieran jentea begira zegoela pentsetan ginun, eta kostatu zakun pistinara sartzea, baina behin lotsa kendua...

Hotelean bertan zeuden hamaketan etzun ginen bixok, oraindik nun geunden flipetan, baina lotsa hori kentzeko pare bat caipirinha eskatu gendun barran. Hasierako caipirinhetan urduri jueten ginen barrara, baina azkenerako kamarero guztien lagunak egin ginen, hoteleko bezeroak ez ginela konturatu barik.
Hamaketan etzunda geundela "acaraje"ak jateko,gehixau edateko,... ekartzen zozkuen.

"In the paradise"n geundela tipa bat etrri zakun bingo kartoitxoak eskainiz, eta guk, nola ez, hartu egin genduzen. Azkenean "Pollo"ri linea tokatu zitzaion, eta ohiuka hasi ginen: bingo bingo! baina lineak ez zeukan oparirik...

Arratsalde guztia horrela pasatu gendun, barre, caipirinha eta dirutsuen artean, pulserita gabe eta lotsa gutxiagorekin, baina ondo pasatzeko kriston goguaz.

Bukatzeko, eta hoteleko sarreran taxistekin erregateau ostean, Praia do Fortera heldu ginen, eta bestiei zer gertatu zitzaigun azaldu ostian flipauta geratu zien. Hamen esaten dan moduan: tudo optimo!

jueves, 19 de agosto de 2010

tontokeri bat...

Mundua tontokeriz beteta dago, ezta?
Jarraian hemen konturatutako beste bat:

Hona heldu nazenetik katarroaz nagoela esan daiteke, eta moko nahikotxo daukat. Mokoak kentzeko zer behar da? erantzun erreza! pentsatuko dozue: kleenexa!
Ba jakin hemen ez dagoela kleenexik, eta garrantzitsuena: ez dituztela mokoak kentzen.

Esan didatenagaitik hemen txarto ikusita dago mokoak mokozapiarekin kentzea, eskuak birusez betetzen direlako, eta horren ordez dana irentsi egiten dute!jeje
Klasean oso polita da albokoa denbora guztian mokoak irensten ari dela konturatzea, edota irakasleak ere berdina egiten duela... eta ez pentsatu "lapoak" botatzen dituztenik! ezta pentsatu ere ez! dana barrura!

Saiatu naiz kleenexak bilatzen, edo komuneko papera erabiltzen, baina ez dago modurik egun guztia horrela egoteko. Bi aukera ditut: edo haien ohiturei mantendu edo hemen nagoen bitartean katarro gehiagorik ez euki. Azkenean amore eman eta euren ohiturak ikasi beharko dodaz, nahiz eta gustokoak ez izan. Zin egiten dot bueltan ohitura hau ahaztu eta lehengoei eutsiko diedala!

Pd: gai "polit" hau alde batera utzita, ikasgai berri batean matrikulatu naz. Gallego batek esan doztanagaitik ikasgai honetan espazioan zaudela interpretatu, futbolera, volleyballera,etab. pilota imaginarioarekin jolastu, eta bukatzeko denok korroan jarrita eta eskuak hartuta agurtu behar gara. Aurreko egunean "flipauta" geratu zala esan dozta. Tontakeri honekin kreditu askeko 10 kreditu lortu ahal dozuz. Kazetari formakuntzarako ikasgairik onena!jejeje.

Manda cojones la cosa...

lunes, 16 de agosto de 2010

minha galera

Azken egunetan abesti hau askotan entzuten ari naz hamendik brasilletik. Manu Chaon kantu bat da, hamengo bizitzaz zeozer diñona, eta hamen nauelako edo, baina entzuterakuan pilak kargatu, eta esperientzia honetaz ahalik eta gehien disfrutatzeko indarrak emoten doztaz


O minha maconha / Oh mi marihuana

Minha torcida / Oh mi hinchada

Minha querida / mi querida

Minha galera / mi cuadrilla

O minha cachoeira / Oh mi cascada

Minha menina / mi chica

Minha flamenga / mi flamenga (equipo de futbol)

Minha capoeira / mi capoeira

O minha menina / Oh mi chica

Minha querida / mi querida

Minha Valéria... / mi Valeria

O minha maloca / Oh mi loca

Minha larica / mi larica

Minha cachaça / mi cachaça (bebida)

Minha cadeia / mi cadena

Minha vagabunda / mi vagabunda

O minha vida / Oh mi vida

Minha mambembe / mi mambembe

O minha ladeira / Oh mi ladera

...

Pd: hau idazten nauen bitartian, liburutegian bertan, kontzertu bat dekot 10metrotara. Hau idazten bukatzerakoan kontzertua ondo ikustera noia.
Ciao minha galera!

aldeia hippie

Bom dia galhera!
Astelehena da, berrirobe rutinara! berrirobe goizeko 6etan altzau, berrirobe 45 minutu irakaslian zai egon, berrirobe bestien begirada arraruak jasan, berrirobe 4 orduko klasian esaten dabiena ulertzen saiatu eta orduerdi igaro ostean ia lokartu...zelako gogorra eh!jejeje.

Goizeko 7etan heldu naz fakultatera, eta benetan, eztakit inoiz ohituko nazen 45 minutu irakasliai itxoiten egoten eta ez haserretzen. Menudos cojones tienen aqui! Baina bueno, 5 hilez horrela izango dala konturatu naz, beraz ohitzen hasi beharko naz.

Atzo egun oso polita izan zan. Eguerdi partean Pituaçuko parkera juen ginen kontzertu bat ikustera. Parque honek 15 kilometroko ibilbidea dauko, eta 3 eurogatik bizikleta bat alokatu ahal dozu. Parkia izugarri guapua da! Gu reggae jai batera juen ginen, parke horren eskina batian dauen aldea hippie batera. Han ibili ginen rasten artian: como un pulpo en un garaje. Atzo be Angus, Sunne ( holan idazten dala usteot) eta hamengo lagunegaz juen ginen.

Parke hasieratik oinez 10 minututara dau aldea hori, eta bertan, bapatian, jamaikan egongo bazinan sentzazioa daukozu. Han egon ginen futbolian umeegaz jolasten, partidutik bota zoztien arte, zapatilegaz, eta ez oinutzik, jolastearren. Oso leku polita iruditu zakun, eta igandeetarako plan guapua bilatu dogu.

Behin gaba ein zanian unibertsitateko jantokira juen ginen afaltzera. Bai, bardin da igandea eta arratsaldeko 7ak izatea, hamen beti dau zabalik, eta 1 baten truke nahiko ondo bazkaltzen da.

Atzo argazki nahikotxo atera nabezen, baina ordenadorrera pasatzerakuan argazki danak borratu nabezan.

Ciao galhera!

viernes, 13 de agosto de 2010

festa na morada



Atzo Angusen (gure etxekide eskoziarra) urtebetetziak izen zien, eta ospatzeko jai bat antolatu zauen etxean bertan. Nik, gutxienez, ez nekixen zelan izengo zan horrelako jai bat, inoiz ez nazelako egon antzerako batian, eta hasieran nahiko aspergarrixa zala pentsatu naben, baina denbora, jentia eta caipirinhak pasau ahala gauzia animatzen joan zan. Gainera Angusek taldetxo bateanjotzen daben lagun batzuk gonbidatu zauzen, eta etxeko saloian egon zien joten.








Beheko amamai jai bat egongo zala abisatu zotzan eskoziarrak, eta amamak gustora onartu zauen gau horretan zarata egongo zala lo eiten saiatzen zauen bitartian. Que maja ella!

Gaua nahiko ondo egon zan, eta jadanik badakigu Caipirinha goxuak eiten! una cosa muito importante na brasil!
Klaro, gaur goizeko panoramia beste bat izen da. Goizeko lehen argi izpiekin itxartu naz, ze hamen ez dau kortinaik, eta saloira juen nazen bitartian konturatu naz zenbat zikinkeri sortu gendun atzo gabian, baina bueno, atzoko ondorixuak die, asike...

Baina txarrena ez da hori izen. Mobila pizten joan nazenian hau jartzen zauen: "contact services" eta hori zer zan ideia putarik jakin gabe, dendara juen naz omnibusian, eta han berrirobe zoratu ein doztie, gora, behera, berrirobe gora,... eta azkenian esateko Nokian asistencia tecnicoko bulegora juen behar nintzela.
Taxi bat hartu eta bertara juen naz, favelen auzuen artian zauen. Eta heltzia lortu dodanian... kristonako ilara! pazientziaz itxoin beharra, badakizue, ritmo tropical.

Arratsaldia hondartzan pasatzia gure gendun, baina gaur ez dau eguzkirik. Baina denak dauko bere parte ona, eta gaur beste etxe batera goiaz beste jai batera!
Ia gaurkoa atzokoan modukoa dan!







jueves, 12 de agosto de 2010

hau beste mundu bat da...

Definitivamente: hau beste mundu bat da!
Ez da azaleko koloriagatik, ez da pobreziagatik, ez da eguraldiagatik, ez da...
baina brasileiro hauek beste mundu baten bizi die, eztakit asko esatia dan, baina nire ustez zoriontasunaren munduan bizi die.

Gaur goizeko 5:45etan altzau naz, ze 7etan hasten zien klasiak, ta puntuala izan gure naben. Baina zertarako puntuala izan irakaslia be berandu badator? eta horrela etorriko dala abisatzen badozku?
9etan beste klase bat nekon, eta inor ez da agertu, bulegora galdetzen joan nazenean irakaslia nor zan esan doztie, eta berarengana juen naz galdetzen ia nun zan klasia, eta bere erantzuna izen da hurrengo astian hasiko ziela, ez dalako ia inor agertu, asi tal cual!

9etan klasiak bukatuta neukozenez, pelourinhora bakarrik juatia erabaki dot, eta busian gauza batek asko markau dozta: Lasai lasai noian autobusean lehiotik begira, eta bapatian norbait pasilluan abesten hasi da. Burua kristaletik kendu eta abesten zihoana itsu bat bere makiltxoarekin zala konturatu naz. "zelako animoa daukon honek!" pentsau dot, eta zer eiten egon dan fijatu naz. Pasiloko atzeko partera juen da, eta berriro buelta aurrerantza, altuan abesten zihoan bitartian.
Aurrera heldu danian omnibusetik bajatu da, eta orduan konturatu naz zer ostia ein dauen: omnibusean montatzian abesti bat abesten hasi da, eta abesti hori abesten zauen bitartian, eta bere erritmora pasilloan atzera eta aurrera egin ostean, itsuak badaki bere geltokira heldu dala, kalkulauta dekolako bere ibilbidia gutxi gora behera absti horrek irauten dauenaren antzerakua dala! makina el ciego!

"Praça da Se" n geratu naz, eta pelourinhora juen naz oinezian, eta gutxinaka timbaleoa geroz eta altuago entzuten nabezan, kale kantoian alde batera ein eta bapatian dana kamarak, gizon bat neskaz jantzita eta jentia! ze ostia gertatzen zan galdetu dotzet tipo bateri eta esan dozte brasilgo komediazko programa baten grabaketia egiten ari zirela. "Los Morancos"en antza eukingo dau programa horrek grabazioa ikusita...mierda vamos... bukatu dabienian mundu guztixa juen da aurkezleangana argazkiak ateratzen. Spot hori "Olodum"ekoegaz ein dau. Oso Guapo benetan!
.

Arratsaldia bukatzeko plaian egon naz botata mareia gora igo danerarte, eta orain asteburua!

miércoles, 11 de agosto de 2010

Unian "lehenengo"eguna!

Gaur izan beharko zan UFBAn hasiko nintzen lehengo eguna, eta arrazoi horregatik nahiko urduri etorri naz, begirada guztien erdigunea izango nintzelako, eta horrela izan da, baina nahiko eroso sentitu naz.
Hasteko kristonako sorpresa! fakultatera hurbiltzen nihoan bitartean abesti ezagun bat entzun dot fakultate barrutik.Pixka bat gelditu eta OSTIA! FooFighters en "times like these" abestixa a todo trapo! holan izen beharko zan Leioan bebai, klaseetara animo gehiaukin joateko



Pasiloetan nebilela gallego batekin topatu naz (son una plaga)! eta bera be nirekin klasera zetorrela esan dozta.Han egon gara zai bera eta biok irakaslia noz agertuko zain, ilusos de nosotros... bera goizeko 7etan etorri dala esan dozta, beste klase bat zeukalako, eta ordu terdi egon da bakarrik itxaroten. Esan dozkuenagatik oso normala da hori, eta dagoeneko ez gaitu harritzen, ohitzen hasi baitgara erritmo karibenhora! Gero beste ikasgai bat dekot, ia irakaslia agertzen dan... eta arratsaldian CAPOEIRA
Bazkaltzeko nere fakultatian geratu gara Ane,Xabi ta ni, ze esan dozkuenagatik euro terdi batekin bertan bazkaltzen dozu, eta nahiko ondo gainera.
Banoie bueltatxo bat emoten eta campusa ezagutzen!
Ah! ahaztu egin zata esatia azkenian aldatu garela etxez!Rio Vermelhon gauz orain, eta etxia zauen echo una puta mierda! egon ginen arratsaldia etxia garbitzen eta bertan egondakuen ametaz gogoratzen, baina bestelan etxia oso oso ondo dau.Ciao!

martes, 10 de agosto de 2010

Badakogu etxe berria!


Bom dia meus brothers!
Bihar klasiak hasiko doguz, eta falta zitzaigun komoditate edo zihurtasun puntu hori gaur lortzea gure dogu, hau da: behingoz etxe batean finkatzea. Orain arteko logela horri zulo izena jarri diogu, ze, agian, pertsona batentzat edo bikote batentzat oso ondo egon ahalda, baina hiru pertsonentzat apur bat klaustrofobikua da...

Rio Vermelhora goaz bizitzen, eta oraingoz eskoziako tipozoro batekin,aleman batekit eta Valenciako neska batekin bizikogara hirurok. Etxia oso ondo dau (zuloarekin konparatuta behintzat bai) eta bertan denboraluzez bizitzia espero dogu. Auzua gainera oso ondo dau!

Atzo buffet libre batera juen ginen etxetik badoazenetaz despeditzeko: hiru euskaldun, malageno bat,... Buffeta de puta madre zauen! 10 realengatik ( 4 euro gutxi gorabehera) oso ondo jatendozu! ze hamen bazkaria oso oso merkia da. Ia haruntza noienian kilotxo batzuk irabazten dodazen,jeje.

Gainera bihar unibertsitatera joango naz lehenaldiz klasietara, ze klaro,hona oporretanetorri nazela pentsaukodozue, baina neri oporrak gaur bukatzen zataz! bihar los primeros madrugones! Hasieran ikasgai asko hartu dodaz, hango ikasgaiak erraz konbalidatzeko,eta agobiauta ikusten banaz batzuk alde batera utziko dodaz.

Hartudodazen ikasgaiak hauek dira: estetica da comunicaçao, comunicaçao e poder,atualidade journalistica, oficina da comunicaçao audiovisual e programaçao visual.

Bihar klaseko lehen egunaz idatziko dotzuet, ia zelan joaten dan dana!ciao!

domingo, 8 de agosto de 2010

belleza!

Belleza hitzak "de puta madre" esan nahi dau, eta holan egon giñen atzo, de puta madre! Goizian, zihurrenik gure etxia izango dan lekura juen ginen, Rio Vermelhora. Esaten dabe hau dala auzorik bohemioena edo lasaiena, eta arrazoia dekie, ze zentruko zaratatik kanpo dau, eta gabian hiriko juerga guztixa hamen kontzentratzen da. Gure etorkizuneko etxia albergue izena eukin beharko zauen, ze beti dau jende berrixa, eta atzo etxian azpeitiko mutil bat eta bere neskia, malageño bat, escoces bat eta aleman bat zeuzen.

Gu azpeitiko tipuaz eta bere neskiaz egon ginen, eta gaba partian zentrura hurbildu ginen kontzertu bat ikusten, ta como no, nos encontramos a los gallegos. Orain beste neska bat etorri da, eta esan dozkue pisua aurkitu dabela, beraz aste hontan eingo dabela inaugurazio jai bat eta deituko dozkuela.

Kontzertuan ostian Rio vermelhora hurbildu ginen, eta terraza batzuetan zerbeza batzuk edan ostian juen ginen inoiz egon nazen garitorik guapuenera!

inimaginable!

Itsaso aurrian dauen taberna bat da, Tarrafa izenekua. Berez etxe oso bat da, baina beheko partian ez dau ezer, bakarrik sarreria, eta etxe normal baten eskailerak igo ostian heltzen za zerura.
Taberna honek daukoz bi zati, bat etxe barruan eta bestia terrazan. etxe barruan reagge musikia jartzen dabe, eta da pelikuletan modukua: pillo bat rastafari baltz baltzak dantzetan eta brasileñiak inork ez dakien moduan gerriak mugitzen, eta euren erdixan ni, sin tener ni puta idea! pelikuletan moduan!

15 metro karratu horietatik kanpora terrazatxo guapo bat deko, lasaiau ibiltzeko. Terraza horretatik ikusi ahal dien bistak flipantian die! faro txikitxo bat eta eta bere inguruan txalupa pillua. eta zu bitartian reagge musika entzuten baltz pilluen artian.

Gutxinaka portugesa apurtxo bat kontroletan hasi naz, tudo bom! eu chamo me iñaki, que hora sao, perto do barra, belleza! lizenza... jejeje, gutxinaka zertxobait esan ahal dot, ez lehenengo egunian moduan.

bueno gente, eu non puedo falhar mais porque tenho que ir a comer! até manhana meus amig@s!

Hau da tarrafa tabernia!

sábado, 7 de agosto de 2010

Um paraiso!



























Ez dekot hitzegiteko gogo askorik, oin dala gutxi altzau naz ta...


atzo izen zan turista moduan ibili ginen lehenengo eguna, por fin! Pelourinho aldetik ibili ginen irrifarra ahoan geneukala, hirurok zoriontsu, gauzen lekuan egoteagatik.


Pillo bat pertsonaje ikusi genduzen, eta azkenian neska desastroso batei esker ez ginen sartu kale, teorian, arriskutsu baten. Baina klaro, hamen denak dauko bere ondorixua, eta horren ostian zesarean markia erakutsi eta bere semeantzako esnia eskatu zozkun.


ez dot gehixau idatziko, bakarrik esatia hau dala el paraiso brasileiro! ta oraindikez dozku ein eguraldi oso onik...
















viernes, 6 de agosto de 2010

selvus universitarius






Selvus universitaruis deitzen dotze hemengo jentiak unibertsitateko fakultatiai, eta oso logikua da ikusita nun dauen... atzo Ane, Xabi ta nik bisitatxo bat eitia erabaki ginun, nun zauen ikusteko.

Hara heltzian flipau ein gendun! parke zoologikuan inguruan dau! eta esan dozkuenangatik normalena da klasera zoiezen bitartian tximinuak ikustia arbolen artian,jeje.
Beheko argazkixan ikusten da fakultateko kafetegixa, ohianan barruan dau!




Nere fakultatera heltzerakuan kriston inpotentzia sartu zatan gorputzian. Hara heldu eta ezinezkua eiten zatan hango buleguanzauen neskiaz komunikatzia, nik nere erdera-ingles-portugesakin, eta bera portuguesakin...gainera han zeudenen begirada guztiak jasotzen nabezan, eta azkenerako nahiko moskeauta bukatu naben. Badakit hau izengo dala eguneroko ogixa: beltzen artian dauen zuri bakarra! etagainera ez daki portuguesez!


Horretaz aparte gero arratsaldian Barra inguruan bueltaka ibili ginen, eta 3 miloi biztanleko hiri batian 2 alditan aurkitu ginen galiziako lagunekin. Azkenian euregaz zumoba thartu gendun...
Zumoena da otro mundo aparte! 2 eurogatik edan ahal dozuz ehundaka zumo ezberdin! nik atzo "maracuja con mango" edan naben. tutto bon!






Gauean berriz gure aurreko bizilaguna ezagutu gendun. una vieja loca de 60 anos! la puta ama! gure etxian egon zan erakusten zelan jartzen zan gasaz doian labea, ta gero gugaz egon zan hizketan.

Gutxinaka "jet lag"aren asuntua atzian utzi dogu, eta ohitzen hasi gara hamengo bizimoduaz. Gaur beste bi fakultatiak ezagutu eta arratsaldean Pelourinho aldera joango gara de turismeo; eta ia gero benetazko caipirinhak edateko aukera dekogun.
até manhana ! ciao!

jueves, 5 de agosto de 2010

bon dia !





bon dia brasileiros! zelan doie dana hortik?
Hamendik "jet lag"era ohitu ezinik... gaur be goizeko 7etan altzau gaz, ta atzo arratsaldeko 6etan afaltzeko kriston goguekin gauzen! etxeruntza bidian aurkitu ginun argazkiko puestuan moduko bat, ta sandia ta pina bat erosi ginun 2 eurongatik, tuto bon!
Hamengo bizimoduai ohizen hasi beharko gaz, eta horretarako atzo unibertsitateko rektoratura joan ginen matrikula eiteko asmoz. Erabaki dot hamen eitia lauhileko baten urte osuan ein beharko nebazan hautazko guztiak aprobatzia! ia lortzen dodan...
Hamengo klimaz aprobetzauta atzo etxe azpian dauen mahai batian afaldu ginun: kakahuetes, cerveza skoll (tipica brasileira) sandia ta pina! a la buena vida, ezta?
Atzo juerga ona egongo zan bertan, ze ohera sartzeko orduan jentia petarduekin eta poz pozik ohiuka hasi zan hamengo taldiak brasilgo futbol txapelketia irabazi zauelako... ta bitartian gu lotan!
Hurrengo egunetan idazten jarraitukot! ondo pasau!

miércoles, 4 de agosto de 2010

bemvindo brasil!

oi brasileiros!
azkenian heldu gaz salvadorrera! nahiz ta bidia luzia izen dala esan behar dan...12 orduko hegaldixa ta lo eiteko pastillek funtzionau barik! azkenian "pinua" ein beharko nebala pentsatzen naben estiratzeko. baina azkenian hegazkinetikurten eta TANTATATXANNNNN.... KRISTONAKO BERUA! esan dozkuenagatik hau izengo da 5 hilletan eingo dauen denborarik txarrena. Hamen praka luziak jartzia "es de locos" ta nahiz ta eurixa ein berua oso sofokantia da.

Behin aeroportura heldutakuan Agnelo etorri zan nere bila,ta bitartian ane eta xabi beste bategaz juen zien. Agnelo etxia alkiletandozkuna da, eta egixa esanda etxe horretatik lehenbaitlehen alde egitia gure dogu. Etxia oso leku onian dau, baina lar txikixa da, eta gaur ohe handixan xabikin lo ein biher izendot.

Hiriai ta sentzazinuei dagokienez oso harrituta geratu naz! oso hiri "bipolarra" da, momentu batez manhatann egongo baginan bezala gauz,eta bapatian pobreziaz inguratzen gara. Baina gehien harritzen nauena da pobreenek kaletik beti abesten eta dantzatzen dauzela, aberatsek txerri aurpegia dakien bitartian.

Hirixa kaos perfektua da, eta kaletik zoiazen bitartian usain ezberdinak usaintzen zoiez, leku inimaginabliak ikusten zoiazen bitartian.

Oraindik ezin izen dot argazkirik igo, baina gutxi barru heldukoda momentua...jejeje,bitartian hagin luziegaz utziko zaitzuet!
ciao jente eta euki bona noite!

lunes, 2 de agosto de 2010

badekot etxia!

Nire ezagun batek bere ezagun bateri esanda, eta ezezagun horrek bere ezagun baten ezagunak etxea alkilatzen dauela jakinda, azkenian badekot bizitzeko etxia!

Zelako liua ezta? ba bizitza horrelakua da, eta era batera edo bestera bakoitzak bere ipurdia salbatu behar dau, ze bestela...

Hasieran Xabierrekin biziko naz, eztakit ia ezer berataz, bakarrik psikologia ikasten dabilela Donostin, eta hizkeragatik Bergara ingurukua izen ahal dala. Bihar berarekin eta Anerekin (nafartarra) juengo naz hegazkinian, eta hara heldutakuan, gabeko 23:15etan (hemen baino 5 ordu gutxiau), Agnelo etorriko da gure bila. Agnelo etxiaren jabea dala uste dot, baina hainbeste intermediariorekin a saber...jejeje.

hamen uzten dotzuet biziko nazen lekuaren oso irudi ilustratiboa (benetazkoa da eh!)

domingo, 1 de agosto de 2010

salvadorreri buruz...






Salvador de Bahiari buruz ezertxo ere ez dakienantzako informazio apurtxo bat. "El Mundo"rentzat idatzitako artikulu txiki bat da. Interneten aurkitu dot, hiri horri buruz irakurtzen pasatako ordu pilloen barruan...jejeje

"El estado de Bahía en general y la ciudad de Salvador en particular representan todos los maravillosos tópicos que nos esperamos de Brasil. Un ambiente cálido, mestizo y pura sensualidad a flor de piel; infinitas playas bordeadas de cocoteros, arquitectura colonial pintada en colores chillones y todo ello envuelto en una perpetua Bossa Nova que nos invita a bailar en cualquier momento del día. Además, si se tiene la suerte de conseguir una tarifa aérea de promoción, allí todo es más barato que en España.

Caetano Velhoso está en lo cierto cuando dice en su canción «Na Baixa do Sapateiro» que Bahia es la tierra de la felicidad, un lugar para disfrutar con todos los sentidos y más aun desde que sus responsables políticos se han tomado muy en serio que la UNESCO haya declarado Patrimonio Cultural de la Humanidad el centro histórico de Salvador.

Son ya cerca de quinientos los edificios restaurados en el Pelourinho y sus alrededores, y andan muy avanzados otros proyectos como el de Lagoa do Abaeté, Parque de Pituaçu, Parque do Costa Azul o el Dique do Tororó, que pretenden renovar por completo la fachada marítima donde se suceden algunas de las playas más famosas del país y al mismo tiempo acondicionar los parques forestales integrados en el municipio.

El emplazamiento de la ciudad, dominando una de las bahías más espectaculares del mundo y su construcción escalonada, repleta de iglesias y palacios barrocos, han enamorado a los muchos viajeros que han llegado hasta ella desde que fuera la primera capital del Brasil. Aunque cualquier momento del año es bueno para disfrutar de su ambiente intensamente tropical, durante el Carnaval resulta apoteósica. Su coreografía no es tan sofisticada como la de Rio pero quizá el ambiente que se respira resulta mucho más auténtico y sobrecogedor.

El capital más importante sigue siendo la gente, mayoritariamente mulata, de una belleza arrebatadora y con unas aptitudes musicales innatas fuera de serie, como queda reflejado en los proyectos Pelourinho Dia e Noite y el Expresso 2001 que mantienen un ambiente de fiesta continuo por todas las zonas turísticas."