Play Stationeko jokuan antzera, larunbat gabian adrenalina gorarte igo zakun ezezagun baten kotxian gindoazen bitartian. Gauzia da larunbatian brasildar baten etxian jaia eukin gendula, eta azkenerako canario bategaz politikaz berba eiten egon nintzen. Konturatu orduko ia mundu guztixa juenda zauen eta taxista bategaz negoziatzen hasi ginen. Tipuak gure gringo aurpegixa ikusita timatzen saiatu zan, eta pikutara bidali ginun. Orduan egoeria guztiz aldatu zan:
Salvadorreko auzo batian geunden, kanarioa eta ni, bakarrik bide erdixan kotxiak gelditzen Rio Vermelhora eramateko asmoz. Bapatian norbait ohiuka hasi zan, eta begiratzerakuan... ostia! Martin zan! gure antzeko istorixo bat gertau zakon, eta bidian beste aldian zauen gure moduan kotxiak gelditzen.
10 minutuz taxiak gelditzen jaraitzen ginun bitartian, kotxe bat gure albuan geratu zan, eta bakoitzak 3 real emanez gero Rio Vermelhora eramango zozkula zin egin zigun. Benetan, ez da exageratzearren: tipua zan "un cuadro". Gazte gaztia eta hobeto ez jakitia zein zan bere gorputzaren alkohol tasa.
Orduan hasi zan abenturia: Barrichelo brasildarraren antzera, honek be Formula 1n gidatzen zihoala uste zauen. Gure aurpegixak ikustekuak zien, hirurok berba ein barik eta akojonauta! Bapatian eskumatara kurba egin eta favela oso txungo batzutatik sartu zan. "pero donde cojones estamos killo?" izan zan kanarioak (bere azento barregarrixaz) esan zauen bakarra. Benetan, nere bizitza hor bukatuko zala pentsetan naben. Favelen erdixan geratu eta kaltzetinak be kenduko zozkuela zin egingo naben momentu horretan... baina tipua berera zoien, GTAn antzera, polizien aurretik ihes eginez. Azkenian, eztakit zelan, Rio Vermelhora heldu ginen hitzik esan barik, eta kotxetik jeisterakuan hirurok elkar begiratu eta barrezka hasi ginen. "Ufff, que subidon de adrenalina!" esan zauen Martinek, eta hau inoiz gehixau ez egitia zin egin ginun, ze GTAra jolasteko Play Stationa dau, ez zure bizitza.
No hay comentarios:
Publicar un comentario