"Benvindo a Morro de Sao Paulo" jartzen dau heltzerakuan kartel batek. "la ibiza de hace 20 anos"! Baina klaro, dana ezin da izan zoriontasuna barko hartatik jaisterakuan, eta behin paso batzuk eman ostian eta 10 guia aurpegitik kendutakuan konturatzen gara 10 realeko inpuesto bat ordaindu behar dogula turistak garelako, por la puta cara!
Hara heltzia nahiko abentura izan zan: bi aukera dauz, gringoek bezala heldu itsasontzi arin baten (joan ta etorri 170 real) edo hamengoek egiten daben bezalako bidaia egin (60 real) eta gu, nola ez, bahiano hutsak gaz, asike lehenengo eta behin ferry bat hartu gendun Salvadorretik Itaparicara joateko, eta behin hara heldutakuan Van baten bila hasi ginen Ponta de Corralerarte joateko. 15 real kobratuko zigutela esan ostean poz pozik montatu ginen furgoneta txiki horretan, baina 5 minutu gerotxuau konturatu ginen jente gehixau montatu behar zala, eta azkenian furgoneta baten 16 pertsona montatu ginen 2 orduko bidai baterako!
Behin Ponta de Corralera heldu eta beste Ferry txikiago bat hartu gendun orduerdiz Morrora eramango zozkuna, eta bidaitxo horretan konturatu ginen norantza gindoazen, benetako paradisera! Idea pare bat egunetarako joatea zan, baina betan geundela " La fiesta de la primavera" zala konturatu ginen, eta kontzertu nahiko potentiak antolatu zabien hondartzan asteburu osorako, egixa esanda nietzat nahiko eskasak, baina badirudi Brasilgo abeslaririk onenetarikuak etorri ziela .
Islatxo hori israeldar eta beste motatako gringoz beteta zauen, eta gu, nola ez, lehenenguak, baina egixa esan behar bada nahiko esplotatuta zeuen turistentzako. Danetarik pasau zakun joan ginen taldekoentzako: timoak, lapurketak, neska batekin ligau ta gero dirua eskatu, mobidak,... baina oso oso ondo pasau gendun!
Morrotik orduerdiz hondartzatik ibiliz gero ( marea bajakin, bestelan ezinezkua da, uretatik joan nahi ez badozu behintzat) Ganboara heltzen zara, oso herritxo lasai batera, eta bertan, hondartzan bertan dauen mendi batean lokatz milagroso horietako pillua dau, eta han pasatu gendun egun osua, lokatzetan eta gero uretan, prozesu hori 200 aldiz eginez ( oso sentzasio arrarua da lokatzetan gorarte zikintziana! ). Azkenerako terrazatxo bateko hamaketan etzan eta Bob Marley entzuten egon ginen, iluntzen zan bitartian. Atzo egunsentirik guapuena ikusi nabela esan naben, ez, parkatu, iluntzerik guapuena esan nahi naben! hondartzatik ibiltzen ari ginela izen zan hori, eta benetan uliak tente jartzeko modukua izen zan.
Gero gabian asteburu horretan behin ta berriz egindako prosezu berdina, hostalean zeozer edan, hondartzara kontzertuak ikusten eta hango postuetan dauzenekin regateetan caipirinhak merkiau izeteko eta bukatzeko diskotekaren batera juen, nola ez, sarrera bakoitzeko 20 real ordaindu ostean.
Joatea zaila izan bazan, etortzia askoz gehixau! Valençan galdu ein ginen gabaz zala eta autobus geltoki nahiko kutre batian itxaroten egon ginen ia autobusen bat pasetan zan. Azkenian ez dakit nola baina autobus bat geratu zan eta danok montau ginen. Itaparicara berrirobe eta beste ferry bat hartu... guztira 5 orduko bidai destroy bat.
PD: batzuk onduan dauen irla batera joan ziren Boipeba ra, eta hango natiboek esan zieten aste bat lehenago Cuatro koak egon zirela hiru hilez reallity bat grabatzen, ahal badozue ikusi! irla hori oso polita dala! Gainera irabazliak nortzuk dien badakigu!jeje
No hay comentarios:
Publicar un comentario