miércoles, 22 de septiembre de 2010

egun txar bat...

Badauz egunak eta egunak, eta atzokua esan ahal da ahaztekua modukua dala...
Martitzenak ez die izeten nere egunik onenak, eta gainera, goizeko 7terdixetan klasera oraindik lotan heldu ostian, konturatzen banaz diru barik etorri nazela, egunak ez dau txarrera baino egiten...

Etxera heldu eta bazkarixa ein ostian, hondartzara joan behar nintzen, baina heltzen ari nintzenian mobilak hondartzan etzunda egoteko ilusinua kendu zoztan! Ane eta Xabi zien, arratsaldeko Bahiaren futbol partidua ikusteko sarrera bila joan behar ginela esanez, bakarrik 1000 sarrera geratzen ziela salgai.
Bidian buelta emon eta berrirobe etxera! dirua hartu eta autobusera... ( gorroto dodaz autobusak!)

Behin helduta, takillara juen ginen txartelen bila, eta zelan ez, agortuta zauzen, baina claro, mundu guztixan dauz "reventa"k eta Salvador bezalako hiri "ilegal" batian are gehixau. Orduan 30 real ordaindu genduzen sarrera puta horiengatik.

Azkenian etxera heldutakuan siesta bat bota neban, eta altzatu orduko gaba zan, korriketan juen ginen autobus paradara eta... me cago en el puto trafico de Salvador de Bahia y todos los Santos!!!!!!!!!!! eztakit zer gureko daben ein mundialerako, baina zeozer ein beharko dabe trafikuana soluzionatzeko, bestela partidu egunetan jokalariak bez ez die helduko kanpora...
Esan zozkuenagatik gure etxetik estadiora 30 minutu dauz ordu normal batian, baina oordu horietan orduterdiz edo 2 orduz egon behar zara sardina lata baten barruan Pituaçura heldu nahi badozu...



Autobusari 45 minutuz itxaroten egon ostian, partidua ( eta 30 realak, klaro) pikutara bidali gendun eta etxera joan ginen tonto aurpegixaz,nik behintzat, eguna bukatzeko gogoz.

PD: astelehenian lehenengo "Bahian Poker Tour"a jokatu gendun gallego baten etxian, eta euskaldun batek irabazi zauen, (zelan ez, ez nintzen ni izan)

No hay comentarios:

Publicar un comentario