viernes, 17 de septiembre de 2010

Asteburuan Itaparicara!

Aste gogor baten ostian ez dau ezer hobiaurik deskantsatzia baino, eta hori da oin bertan buruan dekoten gauza bakarra... Kokoteraino nau goizeko 6 terdixetan altzatziaz! eta pentsauko dozue askotan ez nazela altzatuko, baina bai, kalsera juen beharra dekot, ze bestelan badakit zer dakodan.

Gaur beste gallego baten etxian jaia dekogu. Gaurko etxian jabia apur bat frikixa da, baina bueno, lagunak bertan dauzen bitartian dana ondo!

Kriston goguak dekodaz inguru hau ezagutzeko, eta emoten dau jentia hamen nahiko parauta dauela, horregatik pare bategaz berba eiot asteburuan Salvador onduan dauen Itaparica irlara jueteko. Komentau dogu hondartzan lo eitiana, holan diru apur bat aurrezteko, baina esan dozkuenagaitik hamen" te limpian el forro".

Banabil pentsetan 20 egun barru 10 egunez Rio de Janeiro eta Iguazura juetia. Oingoz ez da inor apuntatzen, baina bakarrik juetia be ez zata asko importa, total, 10 egun die!

Benga txabal@s! oso ondo pasau! hamendik pillua botatzeotzuet faltan! zenbat eta urrunau egon, gehixau konturatzen naz albokuak behar dodazela!

No hay comentarios:

Publicar un comentario