lunes, 20 de septiembre de 2010

2 gringo Itaparican







Hamen kanpotarrei gringo deitzen dozkue, eta hamen 3 urtez bizi dan tipo batek esaten dauen modura, inoiz ez dogu gringo etiketia kenduko. Ba horrela sentitu gara oingo astuburan Pablo eta ni: Itaparican egon diren gringo bakarrak.

Ostiralian dana zien asmo onak eta astebururako ideia pillua, baina ostiralean juerga bota ezkero, eta gainera larunbat goizean txarra ein ostean, Pablo eta ni bakarrik aurkeztu ginen portuan. Asteburuko bidaitxua egitia erabaki gendun, nahiz eta bixok bakarrik juen, eta egixa esanda, hartu ahal zan erabakirik onena hartu gendun.

Hara heldutakuan pousada baten bila hasi ginen, eta azkenian bixontzako 40 realegatik (ixa 20 euro) gela bat aurkitu gendun, goizeko "cafe de amanha" zeukona.
Eguerditik aurrera Mar Grandeko hondartzan egon ginen arratsalde pasa, eta behin ilunduta herritik bueltatxo bat emotera juen ginen. Hondartzako txiringito batian egon ginen aurrerantzian. Zerbeza litro batek 1,5 euro balio zauen, eta " caranguejo"ek euro bat. Horrelako prezixoekin nor gure dau hortik mugitu?

Gero herriko plazara juen ginen, eta oso giro ona zauen, 15 urteko umiak jolasten zabien bitartian gurasuak terrazetan jesarrita pasatu zabien gaba guztixa.
Zer esanik ez gu ginela asteburu hortan ikusi gendun zuri bakarrak

Hurrengo egunian Itaparica herrira hurbildu ginen, eta hango hondartza batian egon ginen egun guztixa botata, txiringito oso guapo baten albuan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario