Azkenian bai! heldu da oin dala denboratxo bat iragarri naben eguna: lapurtu ein dozkuen eguna!
Ia ezagun guztixei lapurtu ostian, gutxi ginen "salbu" geratzen ginenak, baina guztioi heldu behar zaku eguna...jejeje.
Arratsalde pasa Itapuara juen gara bi lagun eta ni, eta bueltatzerakuan, autobus geltokira jueten ari ginen bitartian, zebrabidean geratu gara semaforua berde noz jarriko zain.
Bapatian tipo gazte bat agertu da hondartzatik eta gugandik metro erdira jarri da. Bere atzian beste bi lagun zetozen, eta hirurak guregana heltzerakuan, lehenengo tipuak eskuartian zeukon kamisetatik whisky botilla apurtu bat atera dau.
Ostia, hori ikusterakuan korriketan atera naz errepidera, bidia gurutzatzeko asmuekin... eta lortu dot! bitartian beste bi lagunak zelan lapurtzen zabezen ikusiot, eta autobus geltokira juen naz laguntza eske.
Geltokixan polizian kuartelillua nun zauen esan doztie, eta hara heltzerakuan bi lagunak bertan zauzen... denuntzixa jarri ta pista! cada uno a su puta casa despues de pagar 25 euros por el puto taxi...
Ez doztie ezer lapurtu, baina sustua gorputzian dekot oraindik
No hay comentarios:
Publicar un comentario