viernes, 22 de octubre de 2010

Carlinhos Brown!

Gaur Carlinhosek jo dau Salvadorren! ta zelan ez, han egon naz. Carlinhos bere hirira bueltau da diska berrixa aurkezteko.

Egixa esanda ez da zuek pentsauko dozuen moduko kontzertu bat izan. Antzoki baten izan da, danok jesarrita eta bere abesti barrixak nahiko gelduak die... baina benetan, orainarte ikusi doten ikuskizunik politena izan da! antzerki baten antzera planteau dau bere ikuskizun berrixa, eta mundu guztixa flipauta geratu da!

Lehenengo abestixan ostian sms bat jaso dot, antzokiko beste aldian zauen lagun batena. Hau zioen:
"Menudo cuadro de concierto... encima solo a tocado la primera todavia..." eta kontzertu ostean beragaz batu ta bera bebai flipauta zauen! berak esan bezala:" pedazo espectaculo! a este tio le das dos tenedores y tambien ta hace musica!"

Bukatzeko, bere hiriaz agurtzen zauela, mundu guztia tokitik jaso eta txaloka hasi da kontzertuagatik eskerrak emanez, eta joan ostean berriz ere bueltau da bere abestirik garrantzitsuenetarikuak jotzeko. Horren ostean inor ez da berriz be jesarri...






No hay comentarios:

Publicar un comentario