Bueno, bueno, bueno...
Hau izango da nire blogeko lehenengo sarrera, eta egia esateko, abentura honek, orainarte gutxienez, buruko mina besterik ez dit emon.
Papeleo p'arriba, papeleo p'abajo,... que os den! kokoteraino nau hainbesteko burokraziaz! inoiz ez neban pentsauko etxetik kanpo 5 hilabetetarako joateak hainbesteko buruhauzteak emongo zituenik.
Egixa da, aitortu beharra daukot askotan pentsatzen dodala zertarako sartu nazen horrelako "marroi" batean, baina horrelako bidixo bat ikustean pilak gorarte kargatzen zaizkit
PD: batukadaren eszenak Salvadorrekoak dira, ta bestiak Rio de Janeirokuak.
Hilabete geratzen da hegazkina hartu eta hemengo bizimoduaz, denboralditxo baterako gutxienez, ahazteko, eta horrek kristonako beldurra emoten dozta. Abuztuak 3an joango naz herritik, eta egia esanda, ez dakit zelan erreakzionatuko dodan lagunetaz eta familiaz agurtzerakoan, ze ostia: 5 hile, 5 hile dira...
Daukodan beldurra irakurrita emoten dau derrigortuta noala, ezta? BA EZ! nire bizitzako esperientziarik politena bizitzera noa hara, eta horrela izan dadin saiatuko naz gau ta gau ( egun, parkatu...)
149 egun, 3576 ordu, 214560 minutu,...beldurra ala inbidia emoten dau? hori norberak ikusiko dau...
No hay comentarios:
Publicar un comentario